XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) (adibidez, eta juntagailua gehiegitan erabili, hala ere, ordea, -arren eta honelakoen ordez)-;

bigarren, zerrenda hori hartu eta egitura konkretu batzuen azterketan zentratu gara, hau da, ikasleen idazlanetatik gogoratu material idatzira mugatu garela oraingoz adibideak atera, aztertu eta saiatu arrazoiak bilatzen ikasleak honelako esaldiak egiteko.

Arrazoien bilaketan ikaslearen zenbait ezaugarri kontuan izan ditugu.

Beraz, laburbilduz, orain arte ondoko pausoak jarraitu ditugu:

bat, ikasleak aukeratu;
bi, ikaste prozesuan eragina eduki dezakeen ikasleei buruzko informazioa jaso;
hiru, astero ikasle horien idazlanak bildu eta ordenadorean transkribatu, pixkanaka ikasleen corpusa antolatzen ari garelarik;
lau, irakasleek egitura linguistiko konkretu batzuen adibideak atera eta erabilera horien arrazoi hipotesiak landu;
eta, azkeneko aldi batean urtean zehar egindako lanari buruzko hausnarketa egin eta ondorioak ateratzeko asmoa dugu
.

Paraleloki, irakasleen lana jasotzeko datu base baten diseinua burutzen ari gara.

Datu base honek gero aukera ugari emango dizkigu: datuen azterketa sakonagoa egiteko;

etorkizunean euskaltegian, biltzen ari garen adibideetan oinarriturik, ikaskuntza materiala prestatzeko; eta abar.

Datu base hau hasieran aipatutako hiru azpisistemen artean, Ezagutza Jasotzeko Azpisistemaren parte izango da.

Honetaz gain, ikasleen testuez osatutako corpusa biltzen ari gara.

Corpusaren bidez, maila bakoitzean ikasleek erabiltzen dituzten egitura linguistikoak aztertu eta portzentaiak automatikoki kasu batzuetan, eta semi-automatikoki besteetan, ateratzeko tresna informatikoak lantzen ari gara.

Segur aski, irakurleak galdetuko dio bere buruari ea lan honetatik zer atera daitekeen.

Bada, esate baterako, azterketa hauetatik gero oinarriak finka daitezke euskararen ikaskuntzarako tresna informatiko lagungarriak diseinatu eta inplementatzeko.

Adibide gisa, XUXEN euskararako zuzentzaile ortografikoa hartuko dugu.

Une honetan, XUXENek hitz bat gaizki idatzita dagoenean abisua eman eta, nahi izanez gero, hitza zuzentzeko proposamenak eskaintzen dizkizu.

Proposamen hauek oinarrituta daude, besteak beste, euskaldunok egiten ditugun errore tipikoen azterketa batean.

Komentatzen ari garen proiektuan egitura linguistikoen erabilera mailaka lantzen ari garenez, XUXEN egokitu liteke ikasleentzat, proiektu honetan atera daitezkeen ondorioetan oinarrituz.

Asmoak eta ideiak asko dira, baina baliabide gutxi direla medio, mugatuta aurkitzen dugu gure burua.